XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzaletik argitara.- Ana eta Eileen Gilaspie ahizpek irlandar abertzaleen beroa sentitu dute Dublin hiriko aireportuan.

Britainia Haundiko gartzeletan zortzi urte inguru egin ondoren, berriro haize garbira.

Bonba batzu ezarri zituztela eta, 1975. urtean preso hartu zituzten britainiarrek.

Hamalau urteko gartzela egotzi zitzaien.

Britainiar epaile bihozperak libre utzi ditu, garaiz aurretik omen.

Dublin hiriko aireportuan ehundaka irlandar abertzale bildu zitzaien ingurura. (UPI argazkia).